2009/01/31

Prentsaurrekoa

Rueda de prensa

Antsoaingo Ezkaba ikastetxeko ikasle, irakasle eta guraso aunitzen aurrean, Sortzen-Ikasbatuaz Elkarteak Iruñeko Takonera parkean urtero ospatzen duen jaiaren aurkezpena egin zuen. Izan ere, aurtengo edizioak XIV. urtea betetzen du eta maiatzaren 24an ospatuko da. Jai horrek D ereduko eskolen bilgunea izan nahi ohi du eta aurtengo antolakuntza Ezkaba ikastetxeari dagokio, bizi euskal eskola lelopean. Besta horretarako egitarau zabal eta anitza prestatzen ari direla ere jakinarazi zuten prentsaurrekoan, besteak beste, kale musikariak, dantzariak, pailazoak eta rock taldeak izanen baitira. Halaber, Alaitxo jaiaren maskota eta Antsoaingo eskolan bertan mamitu eta ekoiztutako bideoa ere aurkeztu zituzten.
El viernes 30 de enero se celebró la rueda prensa en la que se presentó la fiesta y el vídeo-clip que la promociona. También hizo acto de presencia la mascota de la fiesta "Alaitxo".

1 comentario:

  1. Anónimo4/2/09

    Alaitxo zerbait indartu beharko genuke, pesak egin, Botox sartu edo...

    ResponderEliminar