2009/05/27

Jaia inoiz baino arrakastatsuagoa

Gran éxito en la fiesta de Sortzen-Ikasbatuaz
Azkenik, euririk ez zuen bota egun guztian zehar eta goizeko eguzkiak eta arratsaldeko freskurak ere lagundu nahi izan zuten milaka eta milaka lagun festara hurbildu ahal izateko. Haurrak, gazteak, helduak... denak izan ziren Takonera eta Antoniuttiko eremuetan, bakoitzak nahi zuena aukeratzen: jokuak, tailerrak, puzgarriak, musika, pailazoak, herriko bazkaria, rock kontzertua eta abar.
Aunque las tormentas de la noche anterior a la jornada presagiaban un día complicado en lo climatológico, al final el tiempo acompaño durante todo el día y al final fueron miles y miles los euskalzales que se acercaron a la fiesta que con tanto mimo y trabajo habían organizado las madres, padres, profesores y voluntarios ansoaindarras. La realidad desbordó incluso las espectativas más optimistas con las que se había trabajado.
Jaiaren baitan ere lekukoaren aldaketa suertatu zen. Honela, Zizurreko lagunek jaia antolatzeko ardura hartu zuten eta beraz, 2010ko maiatzaren 23ko festa polit eta handia prestatzeko erronkari ekin beharko diote gaurdanik aurrera. Beraz, datorren urtean XV. edizioa ospatuko da eta ordura arte eskola publikoaren euskaltzaleek itxoin beharko dute berriz ere jaiaz gozatzeko aukera izan dezaten.

Entre los distintos actos programados dentro de la fiesta, uno de ellos fue el traspaso del testigo para organizar la fiesta . Así, el año que viene la organización corresponderá al colegio Erreniaga de Zizur Mayor. El 23 de mayo de 2010 el evento llegará a su quinceavo aniversario y de nuevo los amantes de la escuela pública tendrán una nueva cita con la alegría, la diversión y el compromiso con el euskera. Hurrengo arte eta esker mila guztiei!

2009/05/26

Marrazki lehiaketaren irabazleak

Ganadores del concurso de dibujos

Sariak eskoletara bidaliko dira
Los premios se enviarán a los colegios

Erreniega (Zizur Nagusia). Haur Hezkuntza: Irati Conde (5 urte) eta Lehen Hezkuntza: Naiara Cremallet (5. maila)

Ermita Berri (Burlata). HH: Ainara Barinaga (5 urte) eta LH: Anai Telletxea (3. maila)

Luis Fuentes (Lakuntza). HH: Izaro Lizarraga (3 urte) eta LH: Amores Carrascón (2. maila)

Mendialdea (Berriozar). HH: Gorka Molinero (5 urte) eta LH: Gabriel Galar (3. maila)

Patxi Larraintzar (Iruñea). HH: Izaro Sola (5 urte) eta LH: Maria Campion (6. maila)

Frantzisko Deuna (Iruñea). HH: Nerea Cemborain (4 urte) eta LH: Amaiur Lizaso (4. maila)

Amabirgin Txuria (Uharte Iruñea). HH: Oihan Pascual (5 urte) eta LH: Camino (5 maila)

Arbizuko Eskola (Arbizu). HH: Naroa Nuñez (5 urte)

Axular ikastola (Iruñea). HH: Maria Banincasa (5 urte) eta LH: Ibai Perez (6. maila)

Arturo Kanpion eskola (Iruñea). LH: Irene Lopez (4. maila)

Egape ikastola (Urnieta). LH: Leire Garin (2. maila)

Alaitz eskola (Barañain). HH: Gabriela Garde (5 urte) eta LH: Saioa Pascual (4. maila)

Langile ikastola (Hernani). LH: Uxue Alberdi (5. maila)

Irurita Gotzaia eskola (Larraintzar). HH: Nerea Gaskua (5 urte)
LH: Larraitz Aizpurua (2. maila)

Aitor ikastola (Donostia). HH: Malen Coron (5 urte) eta LH: Leire Ruiz de Gauna (6. maila)

Atargi (Atarrabia). HH: Unai (4 urte) eta LH: Ander Arregi (6. maila)

Arrano Beltza (Iturmendi). HH: Estitxu Marcos (5 urte) eta LH: Ainhoa Lopez (5. maila)

Domingo Bados (Olazti). HH: Maria Porcel (5 urte) eta LH: Jessica Medino (6. maila)

Urdiaingo Herri eskola (Urdiain). LH: Ane Miren Zabaleta

Ibarberri (Lekunberri). HH: Iraitz Legarra (4 urte) eta LH: Nekane Arlillaga (2. maila)

Amaiur ikastola (Iruñea). LH: Paula Pina (2. maila)

Elorri (Iruñea). HH: Saioa Esteban (5 urte) eta LH:
Yaiza César(3. Maila)

Mendigoiti (Iruñea). HH: Xabier Cubillo (5 urte) eta LH: Amaia Urrutia (6. Maila)

Sanduzelai (Iruñea). HH:Giuliana Pappalardo (4 urte) eta LH: Ane Petrirena (6. Maila)


Zozketako sarituen zenbakiak

Números premiados en la rifa

1. saria / 1º premio: 1926
2. saria / 2º premio: 0698
3. saria / 3º premio: 1994
4. saria / 4º premio: 1849
5. saria / 5º premio: 0318


Sariak biltzeko Sortzen-Ikasbatuazen egoitzatik goizez pasa behar da (Jarauta kalea, 32, behea), ekainaren 30 baino lehen edo 630 631120 telefonora deituz (Nestor).

Para recoger los premios hay que pasar por las mañanas antes del día 30 de junio por el local de Sortzen-Ikasbatuaz en C/ Jarauta 32, bajo o llamar al teléfono: 630 631120 (Nestor)

2009/05/21

Gure jaian hegan egin alaitxorekin!

¡El domingo a volar y a disfrutar con Alaitxo!

Beheko partean duzu igandeko egitarau zabala. Irakurri, aukeratu eta murgil zaitez gure jaian. Igandean elkar ikusiko dugulakoan, bizi euskal eskola!
A continuación puedes ver el programa amplio de actividades lúdicas y culturales para la fiesta del domingo. Elige, disfruta y "bizi euskal eskola!"

Egitaraua / Programa:
Antoniutti: Herri kirolak, Egape dantza taldea, herri bazkaria / comida popular Jarauta 69 txarangarekin, puzgarriak / hinchables, jostailuak / juegos...

Takonera: Abesbatza / coral, abeslariak / cantantes, euskaraoke, tailerrak, ludoteka, tonbola, eskulangileen erakustaldiak / demostraciones de habilidades artesanales...


Gaztegunea: Pirritx, Porrotx eta Mari Motots / payasos, Txan magoa / el mago Txan, rock kontzertua, rokodromoa, txalaparta, zezen mekanikoa / toro mecánico...
Eta egun guztian zehar / Y durante todo el día:
Animazio taldeak, batukada, erraldoiak, kilikiak, gaiteroak...

2009/05/14

Hamaika ekitaldiz osatutako jaia

Muchas novedades en la fiesta de Sortzen-Ikasbatuaz

Hilaren 24an ospatuko da Sortzen-Ikasbatuazen jaia eta bertan eskola publiko euskaldunaren aldarria eginen da. Hauxe izan zen atzo hainbat lagunek Iruñeko Takoneran eginiko prentsaurrekoan zabaldu zuten mezu nagusiena. Honez gain, jaiak ekitaldi ugari edukiko du: adardunak, erraldoaiak, musika emanaldiak, paiazoak, tailerrak, rock kontzertuak... Beraz, hemendik ere, Euskal Eskola Publiko Berriaren XIV. festarekin bat egin nahi dugu. Honela, hilaren 24an, igandean, zatoz gure jaiara eta zabaldu gonbita!
Ayer se celebró en los jardines de la Taconera la rueda de prensa donde se dieron a conocer los pormenores de la tradicional cita en favor de la escuela pública vasca que se celebrará el próximo domingo 24 de mayo. En esta edición hay muchas novedades, como la incorporación a la fiesta del ciclo 0-3 años, el taller para hacer dibujos en las camisetas, las pulseras de identificación para los más txikis, tabernas de pizzas y barra sin venta de alcohol... Desde aquí os animamos a participar y a que trasladéis la invitación a venir a la fiesta a todos los que quieran encontrase en un ambiente jovial y euskaldun. Anima zaitez eta ongi pasa gure jaian!

2009/05/07

ALAITXOAREN SEKRETUAK

CONOCER PARA QUERER

Ezagutu nahi al duzu gehiago gure maskota? Sakatu bere izenean: ALAITXO ¿Quieres conocer mejor a nuestra mascota? Pincha encima de su nombre: ALAITXO

2009/04/29

Jantzi zaitez alaitxo!

En primavera, ¡vístete a la moda!

Gure jaia ospatzeko gero eta gutxiago gelditzen zaigun honetan, alaitxo duten era desberdinetako kamisetak gero eta gehiago saltzen ari da, argazkian ikus daitekeenez.
Color del texto
Cada vez queda menos para el 24 de mayo y, ya se sabe: ¡hay que vestirse para la ocasión!
Antsoaingo Ezkaba eskolako patioan ostiralero hainbat gurasoek materiala salgai jartzen dute eta bertan aukera ezin hobea dago kamisetak eta hamaiketako-poltsak ikusi eta erosteko.

Todos los viernes en el patio de la escuela Ezkaba de Ansoáin un grupo de madres y padres ponen a la venta el material que con motivo de la fiesta se ha confeccionado. Hay camisetas de todo tipo y tallaje, y además bolsas para el almuerzo de los txikis.

Katalogoa ikusi nahi izanez gero, zapaldu hemen: alaitxo eta sartu materiala/erosketak estekan.
Desde este viernes y hasta el día de la fiesta, a la salida del cole y, entre otras cosas, para amenizar la compra del material, tendremos una sorpresa. Si quieres adivinar de qué se trata y además ver el catálogo con las camisetas, pincha aquí (material/compras): alaitxo

2009/04/22

Jolas dezagun gure jaiarekin!

Pintar, vestir, encontrar, descubrir...

Sortzen-Ikasbatuaz elkarteak haurrentzako material didaktikoa prestatu eta gure eskura jarri du. Beraz, nahi baduzu, aukeratu ekintza, fitxategiak inprimatu eta jolastera!

  • 4-7 urte: Jantzi gure lagunak karrikara ateratzeko. Klikatu hemen

Jolasten jarraitu nahi baduzu, klikatu hemen eta sartu materialaren estekan, bertan jolas gehiago aurkituko baituzu.

2009/03/24

Deustun ere euskal eskola publikoaren alde

En Bizkaia también se visten de fiesta

Pasa den martxoaren 18an Bizkaiko Deustu herrian jai giroa nagusi izan zen ikasleak eskolatik atera eta ekimenez osaturiko egitaraua prest zutelako, hala nola, Ermuko Anaitasuna ikastolako dantzariak, Karmelo ikastolako ikasleen dantza garaikide saioa eta Basauriko zein Deustuko ikasleek prestaturiko bi antzezlan.
Ondoren ume, gaztetxo eta helduak, denak batera, dantzan aritu ziren gai giroan TZ musika taldearekin

2009/03/18

Juan Mtz de Irujo Antsoaingo umeekin

Visita de Juan Mtz de Irujo

Pasa den astelehenean, martxoaren 16an, Juan Mtz de Irujok eskuz binakako txapelketari begira geldialdi bat egin zuen bere prestakuntza lanetan Ezkaba ikastetxeko umeekin egoteko asmoz. Era berean, Josuk eta Mikel entrenatzaileek zuzentzen dituzten pilotariak ere bisitatu zituen Antsoaingo pilotalekuan.
El pasado lunes 16 de marzo, y a tan sólo dos semanas antes de disputar la gran final del Campeonato manomanista de parejas, a la que ha accedido junto con Fernando Goñi, el gran pelotari Juan Mtz de Irujo hizó un parón en sus entrenamientos para poder visitar a los alumnos de la escuela Ezkaba y a los pelotaris ansoaindarras de Gazte Berriak.

Txapeldun handiak frontoian hainbat pilotakada eman zituen txikien gozamenerako. Hau ustekabe ederra! Zein gustora egon ziren umeak jolasten, entrenatzaileak ikusten eta gurasoak harro sentitzen.En la fotografia se aprecia al entrenador Mikel como observa las evoluciones de Ibai, Asier y Aimar ante la también atenta mirada de Juan Mtz de Irujo.

Behin txikiekin argazkiak atera ondoren, Beatriz Urtasun kazetariak elkarrizketa bat egin zion. Izan ere, heldu den maiatzaren 24an Sortzen-Ikasbatuazek bultzatu eta Iruñeko Takoneran ospatuko den jaia dela medio, Ezkaba ikastetxeko hainbat gurasok aldizkari bat prestatzen ari dira eta bertan txapeldun iberoarrari egindako elkarrizketa azalduko da.


Después de las pelotazos y de las fotografías de rigor, Beatriz Urtasun, periodista responsable de la revista que con motivo de la fiesta que organiza Sortzen-Ikasbatuaz y que se celebrará el 24 de mayo en el parque de la Taconera de Pamplona, realizó una entrevista al campeón de Ibero y éste se mostró muy cordial y accesible, al igual que ya lo había hecho en el frontón con los txikis ansoaindarras.

2009/03/12

Bertsoz bertso jaia iragartzen

Anunciando la fiesta del 24 de mayo
Joan den larunbatean Nafarroako Bertso Txapelketaren aurrefinala burutu zen Antsoaingo Antzokian. Ikuskizun honetaz baliaturik, Ezkaba ikastetxeko 6. mailako ikasle batzuek bertsoen bitartez Sortzen-Ikasbatuaz-en jaia iragarri eta aurkeztu zuten, argazkian ikus daitekeenez.
Ikasleek pentsatu eta kantutako bertso batzuk hauek izan ziren:

Sortzen festa
festa sortzen
euskaraz bizi gaitezen

Antsoainen eskola
publikoa bada
ez badakizu ere
deitzen da Ezkaba
sortzen festan lagundu
nahi dugu euskara
aurten antolatzaile
gu izango gara.

Sortzen festa...

Aurten ospatuko da
hamalaugarrenez
Maiatzak hogeitalau
igandea denez
honat ez etortzeko
aitzakirikan ez
Takonerara hurbiltzen
animatu zaitez.

Sortzen festa...

Agian bertsozale
zuri bost axola
baina gure ajendan
gorrian dagola
hola behintzat etzaigu
ahaztuko inola
aurtengo lema dela
bizi euskal eskola

Sortzen festa
festa sortzen
euskaraz bizi gaitezen

Sortzen festa
festa sortzen
euskaraz bizi gaitezen

2009/02/22

2009ko inauteriak, inoiz baino koloretsuagoak

Mitología y fiesta en los carnavales
Otsailaren 20an Antsoaingo karrikak kolorez beterik agertu ziren goizeko 10:00etatik aurrera, hain zuzen, Ezkaba eskolako haurren desfilea hasi zenean. Izan ere, lehenik eta behin, hiru urtetako deabruek beldurra zabaldu zuten herrian zehar. Gero, lau urtetako sorginek eta bost urtetako galtzagorriek ere izua eta magia erakutsi zuten.Lehen hezkuntzako maripuskerrak eta tartaloak misterioa eta mitologia zer diren erakusten saiatu ziren, baita eguzkiloreak, herensugeak, mariak, gentilak, lamiak eta basajaunak ere.Ikasle guztiak, desfilearen bukaeran, frontoian elkartu ziren eta kantuak zein dantzak erakutsi zizkioten hara hurbildu ziren herritar orori.
Ez dugu artikulutxo hau bukatu nahi, eskolako martxosoen argazkia ikusgai jarri gabe. Hona hemen, ikastetxeko lana, gatza eta piperra jartzen ahalegintzen diren langile eta lagunik fidelenak: gure atezainak.

Argazkiak: Maribel Ruiz Basterra

2009/02/19

Pirritx eta Porrotx gure jaiarekin bat eginik

Pirritx y Porrotx presentan nuestra fiesta

Pasa den larunbatean, otsailaren 14an, Agurainen Pirritx eta Porrotx pailazoek "Piratak" izeneko ikuskizuna eskaini zuten 700 lagunen aurrean.
Ekintza kultural honekin Iruñeko Takoneran maiatzaren 24an izanen den jaiaren aurkezpena egin nahi izan zen. Txikiek eta helduek ederki gozatu zuten ikuskizunaz.
El pasado sábado, 14 de febrero, se reunieron 700 personas en Agurain (Álava) con la compañía de la actuación de Pirritx, Porrotx y Marimotots con su función "Piratak".

2009/02/15

Badugu logotipo berria!
¡Estamos de estreno!

Hona hemen esanahiz beteriko logotipoa:
  • ezkaba: mendia, herria, sustraia
  • eskola: etxea, hezkuntza, familia
  • euskera: geurea, altxorra, kultura
  • eleanitza: gizartea, etorkizuna, nahia
  • etorri: egin, eragin, ireki gurekin

La e, letra clave en nuestra identidad, encierra un verde monte que nos ha acompañado desde nuestros comienzos y al que pedimos prestado el nombre: ezkaba

  • e, de e scuela, porque es lo que somos
  • e, de e ntorno, porque seguimos integrándonos en el nuestro
  • e, de e uskaldun, e uskera, porque es nuestro tesoro
  • e, de e leanitza, plurilingüe, porque lo es nuestra sociedad
  • e, de e torri, ve n, porque te invitamos a crecer con nosotr@s
  • e, de e ducación, porque es nuestra labor

2009/02/06

Pirritx eta Porrotx gure jaiarekin bat eginik

Pirritx y Porrotx dan a conocer nuestra fiesta en Alava

Zatoz larunbatean gure pirata dibertigarrienekin ongi pasatzera.


El próximo sábado 14, a las 18h, en Salvatierra (Alava) puedes pasar una tarde divertida con Pirritx eta Porrotx.

2009/01/31

Prentsaurrekoa

Rueda de prensa

Antsoaingo Ezkaba ikastetxeko ikasle, irakasle eta guraso aunitzen aurrean, Sortzen-Ikasbatuaz Elkarteak Iruñeko Takonera parkean urtero ospatzen duen jaiaren aurkezpena egin zuen. Izan ere, aurtengo edizioak XIV. urtea betetzen du eta maiatzaren 24an ospatuko da. Jai horrek D ereduko eskolen bilgunea izan nahi ohi du eta aurtengo antolakuntza Ezkaba ikastetxeari dagokio, bizi euskal eskola lelopean. Besta horretarako egitarau zabal eta anitza prestatzen ari direla ere jakinarazi zuten prentsaurrekoan, besteak beste, kale musikariak, dantzariak, pailazoak eta rock taldeak izanen baitira. Halaber, Alaitxo jaiaren maskota eta Antsoaingo eskolan bertan mamitu eta ekoiztutako bideoa ere aurkeztu zituzten.
El viernes 30 de enero se celebró la rueda prensa en la que se presentó la fiesta y el vídeo-clip que la promociona. También hizo acto de presencia la mascota de la fiesta "Alaitxo".

2009/01/16

Gure jaiaren pegatina

Mikel Mendibil diseinatzaileak gure jaiarako prestaturiko eranskailua edo pegatina bidali digu.
Artista, mila esker zure laguntzagatik.Os presentamos la pegatina que para la fiesta del 24 de mayo nos ha mandado su creador Mikel Mendibil. Desde el equipo de coordinación le damos las gracias en nombre de todos/as los que componemos la comunidad escolar de la escuela Ezkaba.

2009/01/15

Abestia hasteko

SORTZEN FESTA 09

Abestia hasteko, haurrak ohiuka: “bat, bi, bat, bi, hiru, hamaika!!!” Eta gaita bat (Fabian)

SORTZENen FESTA IRITSI DA (TAKONERAN !) (“Sortzen” esaten denean, gainetik haurrek “Ikasbatuaz” abesten)

IRITSI DA SORTZENen FESTA (HANDIA edo GUREA!)

POZEZ BETETAKO EGUNA (ETA IRRIAK!)

ZATOZ GUREKIN LAGUNAK (LAGUNAK edo GUZIAK!)

GURASO, IKASLE ETA IRAKASLEAK (ONENAK!)

TXIRRINDULA BATEN GAINEAN (AURRERA!)

BIZI ezazu EUSKAL ESKOLA (EUSKERAZ!)

EUSKAL ESKOLA BIZI (GUREA edo DENONA!)

La la la laaaaaa la lalala, la la la laaaaa la la lala ...........

Parentesien artean dagoena, koroak dira, haurrek ohiukatuak.

SOL, LA, SI, DO (luze), SI (luze), LA (luze), DO, SI

SOL, SOL, LA, SI (luze), DO (luze), SI (luze), LA, SOL

MI, MI, FA, SOL, LA, SI(B), LA, SOL, FA

FA, SOL, LA, SI, DO, SI, LA, SOL

SOL, LA, SI, DO, SI, LA, DO, SI

SOL, SOL, LA, SI, DO, SI,LA, SOL

MI, MI, FA, SOL, LA, SI(B), LA, SOL, FA

FA, SOL, LA, SI, SI, DO,SI, LA, SOL

Ongi etorri gure aldizkarira

Bienvenido a nuestra revista

Hemen duzu GURE JAIA 2009-ren blog-a, hau da, besta honi eta Ezkaba ikastetxeari buruzko aldizkari digitala. Edozein berri, idazki, marrazki, argazki... bidali nahi badiguzu, badakizu, igorri sor.ikas09@gmail.com helbidera. Ezkaba ikastetxetik gurekin abentura honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Esker mila zure alguntzagatik.

Por fin hemos creado una revista para nuestra fiesta. Esperamos que a partir de ahora nos mandes noticias, fotos, dibujos... de todo lo que va pasando alrededor de GURE JAIA 2009. Para ello sólo tienes que mandarlo a esta dirección: sor.ikas09@gmail.com
Gracias por tu colaboración.