2009/05/27

Jaia inoiz baino arrakastatsuagoa

Gran éxito en la fiesta de Sortzen-Ikasbatuaz
Azkenik, euririk ez zuen bota egun guztian zehar eta goizeko eguzkiak eta arratsaldeko freskurak ere lagundu nahi izan zuten milaka eta milaka lagun festara hurbildu ahal izateko. Haurrak, gazteak, helduak... denak izan ziren Takonera eta Antoniuttiko eremuetan, bakoitzak nahi zuena aukeratzen: jokuak, tailerrak, puzgarriak, musika, pailazoak, herriko bazkaria, rock kontzertua eta abar.
Aunque las tormentas de la noche anterior a la jornada presagiaban un día complicado en lo climatológico, al final el tiempo acompaño durante todo el día y al final fueron miles y miles los euskalzales que se acercaron a la fiesta que con tanto mimo y trabajo habían organizado las madres, padres, profesores y voluntarios ansoaindarras. La realidad desbordó incluso las espectativas más optimistas con las que se había trabajado.
Jaiaren baitan ere lekukoaren aldaketa suertatu zen. Honela, Zizurreko lagunek jaia antolatzeko ardura hartu zuten eta beraz, 2010ko maiatzaren 23ko festa polit eta handia prestatzeko erronkari ekin beharko diote gaurdanik aurrera. Beraz, datorren urtean XV. edizioa ospatuko da eta ordura arte eskola publikoaren euskaltzaleek itxoin beharko dute berriz ere jaiaz gozatzeko aukera izan dezaten.

Entre los distintos actos programados dentro de la fiesta, uno de ellos fue el traspaso del testigo para organizar la fiesta . Así, el año que viene la organización corresponderá al colegio Erreniaga de Zizur Mayor. El 23 de mayo de 2010 el evento llegará a su quinceavo aniversario y de nuevo los amantes de la escuela pública tendrán una nueva cita con la alegría, la diversión y el compromiso con el euskera. Hurrengo arte eta esker mila guztiei!

1 comentario:

  1. Beñat25/5/09

    Zorionak jaia antolatu eta aurrera ateratzen lagundu duzuen guztiei! Bizi euskal eskola!

    ResponderEliminar