Mitología y fiesta en los carnavales
Otsailaren 20an Antsoaingo karrikak kolorez beterik agertu ziren goizeko 10:00etatik aurrera, hain zuzen, Ezkaba eskolako haurren desfilea hasi zenean. Izan ere, lehenik eta behin, hiru urtetako deabruek beldurra zabaldu zuten herrian zehar. Gero, lau urtetako sorginek eta bost urtetako galtzagorriek ere izua eta magia erakutsi zuten.Lehen hezkuntzako maripuskerrak eta tartaloak misterioa eta mitologia zer diren erakusten saiatu ziren, baita eguzkiloreak, herensugeak, mariak, gentilak, lamiak eta basajaunak ere.Ikasle guztiak, desfilearen bukaeran, frontoian elkartu ziren eta kantuak zein dantzak erakutsi zizkioten hara hurbildu ziren herritar orori.
Ez dugu artikulutxo hau bukatu nahi, eskolako martxosoen argazkia ikusgai jarri gabe. Hona hemen, ikastetxeko lana, gatza eta piperra jartzen ahalegintzen diren langile eta lagunik fidelenak: gure atezainak.

Argazkiak: Maribel Ruiz Basterra
feoooooooooooosssssssssssssssss!!!¡¡¡
ResponderEliminar