2009/03/12

Bertsoz bertso jaia iragartzen

Anunciando la fiesta del 24 de mayo
Joan den larunbatean Nafarroako Bertso Txapelketaren aurrefinala burutu zen Antsoaingo Antzokian. Ikuskizun honetaz baliaturik, Ezkaba ikastetxeko 6. mailako ikasle batzuek bertsoen bitartez Sortzen-Ikasbatuaz-en jaia iragarri eta aurkeztu zuten, argazkian ikus daitekeenez.
Ikasleek pentsatu eta kantutako bertso batzuk hauek izan ziren:

Sortzen festa
festa sortzen
euskaraz bizi gaitezen

Antsoainen eskola
publikoa bada
ez badakizu ere
deitzen da Ezkaba
sortzen festan lagundu
nahi dugu euskara
aurten antolatzaile
gu izango gara.

Sortzen festa...

Aurten ospatuko da
hamalaugarrenez
Maiatzak hogeitalau
igandea denez
honat ez etortzeko
aitzakirikan ez
Takonerara hurbiltzen
animatu zaitez.

Sortzen festa...

Agian bertsozale
zuri bost axola
baina gure ajendan
gorrian dagola
hola behintzat etzaigu
ahaztuko inola
aurtengo lema dela
bizi euskal eskola

Sortzen festa
festa sortzen
euskaraz bizi gaitezen

Sortzen festa
festa sortzen
euskaraz bizi gaitezen

No hay comentarios:

Publicar un comentario