2009/02/22

2009ko inauteriak, inoiz baino koloretsuagoak

Mitología y fiesta en los carnavales
Otsailaren 20an Antsoaingo karrikak kolorez beterik agertu ziren goizeko 10:00etatik aurrera, hain zuzen, Ezkaba eskolako haurren desfilea hasi zenean. Izan ere, lehenik eta behin, hiru urtetako deabruek beldurra zabaldu zuten herrian zehar. Gero, lau urtetako sorginek eta bost urtetako galtzagorriek ere izua eta magia erakutsi zuten.Lehen hezkuntzako maripuskerrak eta tartaloak misterioa eta mitologia zer diren erakusten saiatu ziren, baita eguzkiloreak, herensugeak, mariak, gentilak, lamiak eta basajaunak ere.Ikasle guztiak, desfilearen bukaeran, frontoian elkartu ziren eta kantuak zein dantzak erakutsi zizkioten hara hurbildu ziren herritar orori.
Ez dugu artikulutxo hau bukatu nahi, eskolako martxosoen argazkia ikusgai jarri gabe. Hona hemen, ikastetxeko lana, gatza eta piperra jartzen ahalegintzen diren langile eta lagunik fidelenak: gure atezainak.

Argazkiak: Maribel Ruiz Basterra

2009/02/19

Pirritx eta Porrotx gure jaiarekin bat eginik

Pirritx y Porrotx presentan nuestra fiesta

Pasa den larunbatean, otsailaren 14an, Agurainen Pirritx eta Porrotx pailazoek "Piratak" izeneko ikuskizuna eskaini zuten 700 lagunen aurrean.
Ekintza kultural honekin Iruñeko Takoneran maiatzaren 24an izanen den jaiaren aurkezpena egin nahi izan zen. Txikiek eta helduek ederki gozatu zuten ikuskizunaz.
El pasado sábado, 14 de febrero, se reunieron 700 personas en Agurain (Álava) con la compañía de la actuación de Pirritx, Porrotx y Marimotots con su función "Piratak".

2009/02/15

Badugu logotipo berria!
¡Estamos de estreno!

Hona hemen esanahiz beteriko logotipoa:
  • ezkaba: mendia, herria, sustraia
  • eskola: etxea, hezkuntza, familia
  • euskera: geurea, altxorra, kultura
  • eleanitza: gizartea, etorkizuna, nahia
  • etorri: egin, eragin, ireki gurekin

La e, letra clave en nuestra identidad, encierra un verde monte que nos ha acompañado desde nuestros comienzos y al que pedimos prestado el nombre: ezkaba

  • e, de e scuela, porque es lo que somos
  • e, de e ntorno, porque seguimos integrándonos en el nuestro
  • e, de e uskaldun, e uskera, porque es nuestro tesoro
  • e, de e leanitza, plurilingüe, porque lo es nuestra sociedad
  • e, de e torri, ve n, porque te invitamos a crecer con nosotr@s
  • e, de e ducación, porque es nuestra labor

2009/02/06

Pirritx eta Porrotx gure jaiarekin bat eginik

Pirritx y Porrotx dan a conocer nuestra fiesta en Alava

Zatoz larunbatean gure pirata dibertigarrienekin ongi pasatzera.


El próximo sábado 14, a las 18h, en Salvatierra (Alava) puedes pasar una tarde divertida con Pirritx eta Porrotx.