2009/03/24

Deustun ere euskal eskola publikoaren alde

En Bizkaia también se visten de fiesta

Pasa den martxoaren 18an Bizkaiko Deustu herrian jai giroa nagusi izan zen ikasleak eskolatik atera eta ekimenez osaturiko egitaraua prest zutelako, hala nola, Ermuko Anaitasuna ikastolako dantzariak, Karmelo ikastolako ikasleen dantza garaikide saioa eta Basauriko zein Deustuko ikasleek prestaturiko bi antzezlan.
Ondoren ume, gaztetxo eta helduak, denak batera, dantzan aritu ziren gai giroan TZ musika taldearekin

2009/03/18

Juan Mtz de Irujo Antsoaingo umeekin

Visita de Juan Mtz de Irujo

Pasa den astelehenean, martxoaren 16an, Juan Mtz de Irujok eskuz binakako txapelketari begira geldialdi bat egin zuen bere prestakuntza lanetan Ezkaba ikastetxeko umeekin egoteko asmoz. Era berean, Josuk eta Mikel entrenatzaileek zuzentzen dituzten pilotariak ere bisitatu zituen Antsoaingo pilotalekuan.
El pasado lunes 16 de marzo, y a tan sólo dos semanas antes de disputar la gran final del Campeonato manomanista de parejas, a la que ha accedido junto con Fernando Goñi, el gran pelotari Juan Mtz de Irujo hizó un parón en sus entrenamientos para poder visitar a los alumnos de la escuela Ezkaba y a los pelotaris ansoaindarras de Gazte Berriak.

Txapeldun handiak frontoian hainbat pilotakada eman zituen txikien gozamenerako. Hau ustekabe ederra! Zein gustora egon ziren umeak jolasten, entrenatzaileak ikusten eta gurasoak harro sentitzen.En la fotografia se aprecia al entrenador Mikel como observa las evoluciones de Ibai, Asier y Aimar ante la también atenta mirada de Juan Mtz de Irujo.

Behin txikiekin argazkiak atera ondoren, Beatriz Urtasun kazetariak elkarrizketa bat egin zion. Izan ere, heldu den maiatzaren 24an Sortzen-Ikasbatuazek bultzatu eta Iruñeko Takoneran ospatuko den jaia dela medio, Ezkaba ikastetxeko hainbat gurasok aldizkari bat prestatzen ari dira eta bertan txapeldun iberoarrari egindako elkarrizketa azalduko da.


Después de las pelotazos y de las fotografías de rigor, Beatriz Urtasun, periodista responsable de la revista que con motivo de la fiesta que organiza Sortzen-Ikasbatuaz y que se celebrará el 24 de mayo en el parque de la Taconera de Pamplona, realizó una entrevista al campeón de Ibero y éste se mostró muy cordial y accesible, al igual que ya lo había hecho en el frontón con los txikis ansoaindarras.

2009/03/12

Bertsoz bertso jaia iragartzen

Anunciando la fiesta del 24 de mayo
Joan den larunbatean Nafarroako Bertso Txapelketaren aurrefinala burutu zen Antsoaingo Antzokian. Ikuskizun honetaz baliaturik, Ezkaba ikastetxeko 6. mailako ikasle batzuek bertsoen bitartez Sortzen-Ikasbatuaz-en jaia iragarri eta aurkeztu zuten, argazkian ikus daitekeenez.
Ikasleek pentsatu eta kantutako bertso batzuk hauek izan ziren:

Sortzen festa
festa sortzen
euskaraz bizi gaitezen

Antsoainen eskola
publikoa bada
ez badakizu ere
deitzen da Ezkaba
sortzen festan lagundu
nahi dugu euskara
aurten antolatzaile
gu izango gara.

Sortzen festa...

Aurten ospatuko da
hamalaugarrenez
Maiatzak hogeitalau
igandea denez
honat ez etortzeko
aitzakirikan ez
Takonerara hurbiltzen
animatu zaitez.

Sortzen festa...

Agian bertsozale
zuri bost axola
baina gure ajendan
gorrian dagola
hola behintzat etzaigu
ahaztuko inola
aurtengo lema dela
bizi euskal eskola

Sortzen festa
festa sortzen
euskaraz bizi gaitezen

Sortzen festa
festa sortzen
euskaraz bizi gaitezen